Lege oharra
Webgune honetan eskainitako informazioa erantzukizunetik salbuesteko klausula baten, Copyright abisu baten eta datu pertsonalak babesteko arau aplikagarrien eraginpean dago, erabilera-baldintzak barne.
Lege-abisu honek www.gipuzkoamarket.com webgunearen erabilera arautzen du, Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkunde Ofizialak (Gipuzkoako Bazkundea, hemendik aurrera) zure esku jartzen duena (Tolosa hiribidea 75 - 20018 Donostia - Gipuzkoa, IFK: Q2073001F, telefono-zenbakia: 943 000 300, eta helbide elektronikoa: info@camaragipuzkoa.com).
gipuzkoamarket.com webgunetik nabigatzen duena webgunearen erabiltzaile dela hartzen da aintzat, baita Lege Abisu honen barnean hartutako xedapen guztiak eta horiei dagozkien aldaketak guztiz eta erreserbarik gabe onartzen dituela ere.
Erabiltzaileak webgunea behar bezala erabili behar du nahitaez, legeak, ordena publikoa, trafikoaren erabilerak eta Lege Abisu hau behar bezala eta fede onez betez. Erabiltzaileak Gipuzkoako Bazkundearen edo hirugarrenen aurrean erantzungo du, betebehar hori ez betetzetik erator daitezkeen kalte-galerei dagokienez. Erantzukizunetik salbuesteko klausula
Gipuzkoako Bazkundeak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen webgune honetatik kanpo egonik gure webmasterrak zuzenean kudeatzen ez duen informazioari dagokionez.
Orri honetan ageri diren loturek eginkizun bakarra dute: erabiltzaileari jakinaraztea Interneten badirela gaiari buruzko beste zenbait informazio-iturri, bertan webgune honetan eskainitako datuak zabaltzeko. Lotura horiek ez dira jomugako tokiak bisitatzeko iradokizuntzat, gonbidapentzat edo gomendiotzat hartu behar, eta, horrenbestez, Gipuzkoako Bazkundeak ez du bere gain hartuko lotura hipertestual horietatik lortutako emaitza.
Gipuzkoako Bazkundeak ez du inondik inora inolako erantzukizunik bere gain hartuko hirugarrenen aurrean, de www.gipuzkoamarket.com erabiltzetik zuzenean edo zeharka erator litezkeen kalteengatik, kalte ekonomikoak, bezero-galera edo irabazi-galera barne. Copyright abisua
© www.gipuzkoamarket.com, 2010.
Erreprodukzioa baimenduta dago iturria aipatzen bada, salbu eta aurkakoa adierazten bada. Testu- edo multimedia-datuak (soinuak, irudiak, programak eta abar) erreproduzitu edo erabili aurretik baimena behar den kasuetan, aldez aurretik aipatutako baimen orokorra indargabetuko du baimen horrek, balizko erabilera-murrizketak argi eta garbi aipatuta. Datu pertsonalak babestea
Gipuzkoako Bazkundeak erabiltzailearen intimitatea errespetatzeko konpromisoa hartu du. Hori dela-eta, datu pertsonalak babesteari dagokionez, legeak eskatutako babes-mailak onartu ditu Gipuzkoako Bazkundeak, datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko Erregelamendua onartzen duen 994/1999 Errege Dekretua oinarritzat hartuta. Era berean, eskuragarri dituen babes-baliabide tekniko gehigarri guztiak erabiltzen ahalegintzen da.
www.gipuzkoamarket webguneak "cookieak" erabil ditzake erabiltzaileek webgunearen orriak bisitatzean, euren nabigatzailea, nabigatzeko aukeratutako hizkuntza eta konfigura ditzaketen bestelako elementuak identifikatzeko. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake "cookieak" jaso dituelako abisua jasotzeko, eta, hala badagokio, disko gogorrean ezar daitezen saihesteko. Mesedez, kontsultatu zure nabigatzailearen jarraibide eta eskuliburuak informazio hori zabaltzeko.
Oro har, Gipuzkoa Marketek eskainitako zerbitzuetako batzuk eskuratzeko, erabiltzailearen erregistroa gauzatu behar da, alta-iragarkian esanbidez aipatutako
baldintzak onartuta. Inprimaki horretan zenbait datu pertsonal zehaztuko dira, erabateko konfidentzialtasunez tratatuko direnak eta Gipuzkoako bazkundearen Zerbitzu eta/edo Edukiak Erabiltzeko Baldintzak Onartzeko Kontratuan adierazitako xedeetarako bakarrik.
Horren haritik, zerbitzu edo eduki jakin baterako, arduradun batek erabakitzen ditu datu pertsonalak tratatzeko xedeak eta baliabideak, eta zerbitzua edo edukia pribatutasun-politikarekin bat datorrela ziurtatzen du, honako hauek zehaztuta: Pribatutasun-deklarazioa
Pribatutasun-deklarazio horren arabera, Gipuzkoako Bazkundeak aditzera ematen du zuk eman duzun informazioa erabiltzeari dagokionez abian jarriko duen politika:
* Zer informazio biltzen den, zertarako eta zer baliabide tekniko erabiliz: helburu espezifiko jakin bat lortzeko beharrezkoa den neurrian bakarrik biltzen du Gipuzkoako Bazkundeak informazio pertsonala. Informazioa ez da berriz ere erabiliko deskribatutako xedearekin bat ez datorren beste edozein xedetarako.
* Zure datuak nori jakinarazten dizkion: Gipuzkoako Bazkundea, aldez aurretik adierazitako helburua betetzeko beharrezkoa bada soilik jarriko du informazioa hirugarrenen eskura, eta pertsona edo pertsona kategoria jakin batzuen eskura bakarrik.
* Datuak nola eskura ditzakeen, zuzenak direla nola egiazta dezakeen, eta, beharrezkoa izanez gero, nola zuzen ditzakeen: informazioaren jomugan zauden aldetik, zure datu pertsonalen tratamenduari uko egiteko eskubidea ere baduzu, legezko arrazoiengatik, salbu eta datuak legezko betebehar bat betetzeko biltzen badira edo parte zaren kontratu bat betetzeko beharrezkoak badira, edota beste edozein helburutarako erabili behar badira, zuk aldez aurretik horretarako baimen argia eman ondoren.
* Zure datuak noiz arte gordetzen dituen: biltzeko helburua betetzeko edo ondorengo prozesatzea gauzatzeko beharrezko denboran bakarrik gordetzen ditu datuak Gipuzkoako Bazkundeak.
* Zure informazioa gehiegizko erabilera posible batetik edo baimenik gabe eskuratzetik babesteko zer segurtasun-neurri hartu dituen Gipuzkoako Bazkundeak legez eskatutako segurtasun-maila guztiak hartu ditu datu pertsonalak babesteari dagokionez, eta eskura dituen bestelako baliabide eta neurri teknikoak ere ezarri ditu, Gipuzkoako Bazkundeari emandako datu pertsonalak galdu, behar ez bezala erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu eta lapurtzea saihesteko. Enpresak horren berri emango dizu, eskatzaileak sinatutako eskaera idatzia helbide honetara bidali ondoren: Tolosa hiribidea 75 - 20018 Donostia.
* Galderak egiteko edo kexak aurkezteko, norekin jarri behar den harremanetan. Internet webguneko webmasterrarekin harremanetan jar zaitezke, info@gipuzkoamarket.com webgunera mezu elektronikoa bidaliz, zure izenean.
Interneten webguneen familiak hirugarrenen webguneetarako loturak eskaintzen ditu www.gipuzkoamarket.com domeinuan. Lotura horiek kontrolatzen ez direnez, hobe duzu pribatutasun-arloko praktikak arretaz irakurtzea.
Gipuzkoako Bazkundearen erabiltzaileak (bezeroa) bere gain hartu behar du bere erabiltzaile-izena eta pasahitza baimenik gabeko erabileretatik babestea. Zure
erabiltzaile-izena eta pasahitza erabiliz www. gipuzkoamarket.com webguneaz egiten den erabilera oro zure erantzukizuna izango da.
Zure erabiltzailea eta pasahitza baimenik gabe erabili edo jakinarazi dutela atzematen baduzu, jar zaitez lehenbailehen harremanetan gure Departamentu Juridikoarekin info@camaragipuzkoa.com helbide elektronikoaren bitartez, edo bestela deitu 943 00 02 66 telefono-zenbakira. Eskuratzeko, deuseztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubideak
Erabiltzaileei eskuratzeko, deuseztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubideak onartu zaizkie, eta beraz eskubide horiek gauzatzeko aukera dute;
egindako lagapenen berri izateko eskubidea ere badute, Gipuzkoako Bazkundearekin harremanetan jarriz info@gipuzkoamarket.com helbide elektronikoaren bitartez edo helbide honetara idazkia bidaliz: Gipuzkoako Bazkundea (Bezeroentzako Arretako Departamentua) Tolosa hiribidea 75 - 20018 Donostia - Gipuzkoa. Gipuzkoa Marketen zerbitzuei dagokienez
www.gipuzkoamarket.comek zerbitzuak eskaintzen ditu erabiltzaile partikularrentzat eta enpresa motako erabiltzaileentzat.
Enpresa motako erabiltzailetzat hartzen dira enpresen arduradunak izaki, autonomoak barne, partikularrentzako produktuak eta/edo zerbitzuak hornitzen jarduten dutenak. www.gipuzkoamarket.comek komunikazio-tresnak jartzen ditu enpresa motako erabiltzaileen eskura, erabiltzaileak kudeatuak.
Erabiltzaile partikularrei, berriz, Gipuzkoa Marketek produktu eta zerbitzuak bilatzeko tresnak eskaintzen dizkie, baita hornitzaileekin harremanetan jartzeko eta eskaintzak bilatzeko aukera eta zeregin horietan lagungarri diren funtzionalitateak ere. Erabilera-baldintzak
* Lege-abisu honetan ezarritako arauek arautzen dute www.gipuzkoamarket.com webgunearen erabilera. Webgunea erabiltzen baduzu, horrek erabilera-baldintzak onartzen dituzula esan nahi du.
* www. gipuzkoamarket.com eta haren material guztia Gipuzkoako Bazkundearenak dira (helbidea: Tolosa hiribidea 75 - 20018 Donostia; helbide elektronikoa: info@gipuzkoamarket.com. * www. gipuzkoamarket.com webgunea edo horren edozein zati ezin izango da erreproduzitu, bikoiztu, kopiatu, saldu, birsaldu edo ustiatu edozein merkataritza-xedetarako edo bestelako xedeetarako, baldin eta gure konpainiak horretarako esanbidezko baimena eman ez badu.
*Materialak aldatzea edo materialak bestelako xedeetarako erabiltzeak Copyright eskubidea eta erregistratutako markekin zerikusia duten bestelako eskubideak urratzea dakar berekin.
* Legezko arrazoiak direla medio, Gipuzkoako Bazkundeak eskatu adina informazio eman ahal izango die eta eman beharko die eskumeneko agintariei Espainiako legeak betez, baldin eta dagokion agindu judiziala tartean badago, epaileak, erabiltzaileak legez kontrako jarduerak egin dituen susmo sendoa badu bakarrik ematen duena. Kasu horretan, eta justiziari laguntzeko asmoarekin, Gipuzkoako Bazkundeak, legearen arabera beharrezkoa den agindu judiziala aurkeztu ondoren, erabiltzailearen konexioa identifikatzen duen IP helbidearekin zerikusia duen informazioa erregistra dezake eta poliziaren esku jarri, baita konexioaren ordu zehatza, erabiltzaile-izenak eta pasahitzak ere, besteak beste. Edozein kasutan, IP helbideak eta konexio-orduak zerbitzu jakin batzuetan bakarrik erregistratzen dira, hain zuzen ere erabiltzaile batek zerbitzua legez kontra erabil dezakeen susmoa dagoenean.
- 911 irakurketak
